Gaiak Lehen Hezkuntza

Flecha derecha Oposizio aldia 📅

Lehenengo proba baztertzailea da eta suposizio praktiko bat egitean eta epaimahaiak ausaz ateratakoen artean aukeratutako gai bat idaztean datza. ✍️

Bigarren proba Programazio Didaktiko baten aurkezpena eta defentsa da, bai eta zure programazioaren artean ausaz atera­tako unitate didaktiko bat epaimahaiaren aurrean prestatu eta azaltzea ere. 🎓

Fase honetan espezialitate honi buruz dituzun ezagutzak ebaluatuko dira. Bi zati ditu:

Lehenengo proba (kanporaketa) ⚠️
● A zatia: kasu praktikoa 📝
● B zatia: epaimahaiak ausaz ateratakoen artean aukeratutako gai bat idaztea.

Bigarren proba 🏆
● A zatia: programazio didaktikoaren aurkezpena eta defentsa.
● B zatia: izangaiak bere programaziotik ausaz ateratako unitate didaktiko bat prestatu eta Epaimahaiaren aurrean azaltzea.

Lehiaketa fasea 💼

Zati honetan, alegatu dituzun merezimenduak baloratu eta egiaztatuko dira. Zure prestakuntza akademikoari esker, 2 puntu lor ditzakezu gehienez, zure aurretiko irakaskuntza-esperientziarekin, 7 puntu arte, eta beste merezimendu batzuekin, hala nola 2 puntu gehiago. 🎓

Praktikaldi fasea 🚀

Bi faseak gainditzen badituzu, praktiketan funtzionario izatera igaroko zara, lantoki bat esleitzen dizute eta, amaitzean, karrerako funtzionario izendatuko zaituzte. 🏅

Gaiak 📚
1.- Sei urtera arteko haurraren ezaugarri orokorrak. Haren garapenean sartzen diren faktore nagusiak. Etapa eta unerik esanguratsuenak. Haurraren garapena bizitzaren lehen urtean. Helduen funtzioa. 👶
2.- Sei urtera arteko haurren psikomotrizitate-garapena. Psikomotrizitatea haur-hezkuntzaren curriculumean. Sentsazioa eta pertzepzioa, ezagutzen iturri diren aldetik. Zentzumenen eta pertzepzioen antolaketa. Hezkuntzaren esku-hartzea. 🏃
3.- Nortasunaren garapena. Garapen afektiboa zerotik sei urtera arteko haurrengan. Egile desberdinen ekarpenak. Autonomia eskuratzea. Hezkuntzan behar bezala esku hartzeko argibideak. 💡
4.- Haurrak beste batzuk aurkitzen ditu. Aurkikuntza, lotura, eta onarpen-prozesua. Eskola gizarteratzeko erakundea den aldetik. Haur Hezkuntzako ikastetxearen rola. Gizarte-arriskuaren egoeran dauden haurrekin prebentzioan eta esku-hartzean. Talde bizitzaren gatazka nagusiak. 👫
5.- Sei urtera arteko garapen kognitiboa. Errealitatearen ezagutza. Mundu fisiko, natural eta sozialaren behaketa eta esplorazioa. Kontzeptu nagusien sorrera eta eraketa. 🧠
6.- Joera pedagogiko eta psikologikorik nagusienek haur-hezkuntzan duten eragina. Haien ekarpenen gaurko ikuspegia. Esperientzia berritzaile nabarmenak. Balorazio kritikoa. 🎓
7.- Familia, gizarteratzeko lehen eragilea den aldetik. Familiaren funtzio hezitzaileak historian zehar izan duen eraldatzea. Haur-hezkuntzarekiko familiaren itxaropenak. Haurrak ikastetxera egokitzeko aldia. Familiaren eta irakasle-taldearen arteko harremanak. 👨‍👩‍👧‍👦
8.- Osasun-hezkuntza. Atsedenari, higiene­ari eta haurren jarduerari buruzko jarrera eta ohiturak. Istripuen prebentzioa, lehen laguntzak eta haur-gaixotasunak. Hezkuntzan esku hartzeko irizpideak. 💉
9.- Elikadura, nutrizioa eta dietetika. Elikadura orekatu­ra eta menuen plangintza. Elikadurari lotutako haur-nahasketak. Bazkalorduak hezteko une gisa. 🍎
10.- Sexu-hezkuntza haur-etapan. Norberak bere sexua aurkitu eta harekin identifikatzea. Rol maskulino eta femeninoen eraikuntza. Generoarengatik diskriminazioa ekiditeko hezkuntza-estrategiak. 🚻
11.- Etapako gaitasun orokorrak lortzea, haur-hezkuntzako curriculumaren arloen helburuen eta edukien bidez. 🎯
12.- Haur-hezkuntzan esku hartzeko irizpideak. Ikuspegi globalizatzailea. Ikaskuntzaren zent­zua eta esanahia. Behaketan eta esperimentazioan oinarritutako metodologia. Curriculum-proiektuaren esparruan duen konkrezioa. 🌱
13.- Programazioa Haur Hezkuntzako lehen zikloan. Zerotik hiru urtera arteko haurrentzat helburu, eduki eta metodologia egokiak. 🎓
14.- Programazioa Haur Hezkuntzaren bigarren zikloan. Ziklo honetarako helburu, eduki eta proposamen metodologikorik egokienak. Programazio-unitate desberdinak. Haur eta Lehen Hezkuntzaren arteko jarraipena. Curriculum-neurriak eta koordinatzeko bideak. 🔄
15.- Maisuaren edo maistraren rola Haur Hezkuntzan. Hezkuntzaren asmoak. Haurraren eta hezitzailearen arteko harreman interaktiboak. Maisu- maistra hezkuntza-taldeko kide gisa eta familiekin duen harremana. 👩‍🏫
16.- Espazioen eta denboraren antolaketa. Espazioa eta denbora behar bezala banatu eta antolatzeko irizpideak. Eguneroko erritmo eta ohiturak. Espazioen eta denboraren ebaluazioa. ⏰
17.- Hornikuntza, material didaktikoa eta curriculum-materialak haur-hezkuntzan. Baliabide materialen selekzioa, erabilpena eta ebaluazioa. 📚
18.- Hizkuntzaren garapena. Hizkuntza eta pentsamendua. Ulermenaren eta adierazpenaren bilakaera. Ahozkoa ez den komunikazioa. Haur-hizkuntzan gehien izaten diren arazoak. 🗣️
19.- Hizkuntzaren irakaskuntza eta ikaskuntza haur-hezkuntzan. Ulertzeko eta ahoz adierazteko teknikak eta baliabideak. Hezkuntzaren esku-hartzea harremanetan dauden hizkuntzen kasuan. 📖
20.- Haur-literatura. Ipuina: bere hezkuntza-balioa. Ahozko edo idatzizko ipuinak aukeratu, erabili eta kontatzeko irizpideak. Ipuinetik abiatuz egiten diren jarduerak. Gelako liburutegia. 📚
21.- Musika-hezkuntza haur-hezkuntzan. Soinuaren eta isiltasunaren aurkikuntza. Musika jardueren ezaugarriak eta aukeratzeko irizpideak. Baliabide didaktikoak. Folklore herrikoia. 🎶
22.- Adierazpen plastikoaren bilakaera haurrengan. Hizkuntza plastikoaren oinarrizko elementuak. Adierazpen plastikoaren helburuak, edukia, materialak, jarduerak, estrategia metodologikoak eta ebaluatzeko estrategiak. Eredu eta estereotipoak. 🎨
23.- Gorputz adierazpena. Keinua eta mugimendua. Gorputz adierazpena identitatea eta norberaren autonomia eraikitzeko laguntza gisa. Joko sinbolikoa eta joko dramatikoa. Jarduera dramatikoak. 🤸‍♀️
24.- Irudiak haurrarengan duen eragina. Irudien irakurketa eta interpretazioa. Zinema, telebista eta publizitatea. Ikus-entzunezko materialak eta teknologia berriak haur-hezkuntzan aukeratu eta erabiltzeko irizpideak. 🎥
25.- Garapen logiko-matematikoari lotutako gaitasunak eratzea. Baliabide didaktikoak eta haur-hezkuntzako etapara egokitutako jarduerak.